
Gorakada antzerki taldeak
Alladin lana taularatuko du zapatuan. Hain zuzen, Lizeo Antzokian antzeztuko dute umeei zuzendutako antzerkia, 17:00etatik aurrera.
Lau urtetik gorako umeei zuzendutako lana euskara hutsean antzeztuko dute. Bazkide direnek hiru euro ordaindu behar dituzte antzerkia ikusteko, eta gainontzekoek lau euro.
Sinopsia:
Aladdinek pertsonai misteriotsu bat ezagutu eta aberats bihurtzeko aukera izango du, pertsonaiari kobazulo sorgindu batean dagoen olio lanpara zaharra lortzen laguntzen badio. Biziko duen ikaskuntza prozesuak, obraren espirituak, iradokitzeko gaitasunak eta 1001 gauen unibertsoaren aberastasun plastikoak Aladdin ikuskizun fin, poetiko eta adiskidetsua bihurtzen dute. Zain dituzu Alma printzesa, lanparako jeinua, aztia eta Aladdin, abentura hau zurekin batera hasteko.