
Gernika-Lumoko Berbalagunek Ezetz Jakin lehiaketaren maiatzeko saria eman du gaur goizean. Hain zuzen, Rocio Afonso Rivas gernikarrak irabazi du saria, Aldaba aldizkariak herriari buruz prestatutako 20 galderak ondo erantzun ostean. Oraingoan, Sakone kafetegiak eman du saria: bi lagunentzako bazkaria.
Maiatzeko lehiaketan 81 lagunek parte hartu dute, eta gehienek ondo erantzun dituzte galdera guztiak. Azaldu dutenez, bakarrik hamabi lagunek hutsegin dute galderaren bat.
Ekainean ikasturteko azken lehiaketa egingo du Berbalagunek.