
UEMAren euskararen eguna hilaren 14an izango da Tolosan, eta bermeotarrak egun horretarako motorrak berotzen hasiko dira zapatuan. Hain zuzen, mosaiko erraldoi bat egingo dute,
Euskaraz gara leloa irudikatuz. Hain zuzen, Erromeidxe jaialdiaren barruan egingo dute mosaikoa, Goiko Plazan, 14:00etan.
Udalerri Euskaldunen Egunak euskararen arnasguneen beharra eta euskaldunen jokamolde aktiboa aldarrikatuko ditu. Izan ere udalerri euskaldunetan atzerakada bat eman dela deritzote UEMAko kideek.
Bermeoko Udalak esan duenez, bermeotarren %70etik gora daki euskaraz. Hala, Bermeo euskaldunen eta euskararen arnasguneetako bat izaten jarraitzen duela deritzo. Alde horretatik, zapatuko mosaikoan parte hartzeko deia egin die udalak herriko euskal hiztunei.