Hirugarren adinekoentzat Donostiara irteera antolatu dute Elantxoben
Donostiara irteera egingo dute Elantxobeko Hirugarren Adineko elkarteak antolatuta hilaren 18an. Bertara joateko aurretik apuntatzea beharrezkoa da. Bihar eta etzi eman behar da izena elkarteko egoitzan. Bihar 18:00etatik 20:00etara apuntatu daiteke, eta zapatuan 11:00etatik 13:00etara. Irteerara doazenek 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Ekainaren 18an 09:00 irtengo dira Donostiarantz. Goizean Gipuzkoako hiriburua bisitatu ostean, Urnietako Oianume jatetxean bazkalduko dute. Arratsaldean Ondarroara joango dira, eta 21:00ak bueltan helduko dira Elantxobera.