Arkupeko pilotariek BBK herriarteko txapelketako final laurdenak jokatuko dituzte
Aurreko asten Galdakaoko pilotariei final zortzirenetan irabazita, Arkupeko pilotariak final laurdenetan daude. Hain zuzen ere, domekan Portugaleteko pilotarien kontra jokatuko dituzte final laurdenetako joaneko partiduak hiru mailetan: nagusietan, gaztetxoetan eta gazteetan.
Domekan 10:15etatik aurrera hasiko dira norgehiagokak. Bueltako partiduak hurrengo astean jokatuko dituzte Portugaleten.