Txakolina eta gazta dastagai izango dira zapatuko azoka berezian
Zapatuan (ekainak 7) ekaineko azoka berezia egingo dute Gernika-Lumon. Oraingoan, Urdaibaiko txakolina eta gazta dastatzeko aukera izango dute Merkatu Plazara bertaratzen direnek. 09:00etan zabalduko dute azoka.
Ohi bezala, bertoko produktuen azoka ere jarriko dute inguruko saltzaileek. Besteak beste, ortuariak, ogia, pastela, patea, eztia eta artisau produktuak erosteko aukera izango dute azokara doazenek.