
Gorka Olaeta gernikarra
XIII. Euskadiko Fitness Txapelketa jokatu da asteburuan Gernika-Lumon, eta mota horretako lehiaketa batean lehenengoz parte hartu du gorka Olaeta gernikarrak. Body Line kategorian lehiatu da aurten, neurri handikoen mailan, eta lehenengo postua eskuratu du. Guztira, sei kategoriatan banatuta, 58 parte hartzaile izan dira aurten Gernika-Lumon egiten den Euskadiko Fitness Txapelketan, inoiz baino gehiago. Probaren antolatzaile Edu Lekunberri pozik da txapelketak izan duen harreragaz: parte hartzaile kopuruari dagokionez, orain arteko markak hautsi izanagatik, eta, gainera, hurengo egunean Donostian beste txapelketa bat zegoela kontuan hartuta.