
Gernika-Lumoko hainbat taldek elkarlanean, bosgarren urtez antolatu dute Munduko arrozak ekimena. Ekainaren 7an egingo dute, baina eguaztena (ekainaren 4a) izango da izena emateko azken eguna.
gernika.mundukoarrozak@gmail.com helbidera idatzita apuntatu daitezke interesatuak; eta izena jartzeaz gain, kontakturako telefono zenbakia, eta zenbat laguneko koadrila den zehaztu beharko dira. Izan ere, zapatu horretan beharko dituzten aulkien eta mahaien zenbatekoa jakin gura dute antolatzaileek aldez aurretik.
Sukaldaritza txapelketa den arren, jatorri desberdineko jendea batzea du helburu Munduko arrozak ekimenak. «Topaketa gastronomiko eta kulturalaren bitartez, parte hartzen dugun pertsonek
gure herri eta auzoetan dagoen aniztasunaz jabetzea da xedea, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko», azaldu dute antolatzaileek.