
Bermeoko Musika Eskolako ikasleek
Tutti izeneko kontzertua eskainiko dute gaur (ekainaren 3a), eskola kanpoaldean, 19:30an. Kontzertuaren barruan euskal abesti ezagunak joko dituzte eskolako ikasleek.
Besteak beste, Zea Mays, Hertzainak, Kortatu, Kaxiano, Mikel Laboa, Alboka, Sorotan Bele, Urko, Ken Zazpi eta Oskorri taldeen abestiak entzuteko aukera izango dute bermeotarrek. Soka, haize, txistu, txelo, trikitixa pandero, klarinete eta flauta taldeek zein koruak parte hartuko dute.
Ostegunean (ekainaren 4a), bestalde, Nestor Basterretxea aretoan,
Musika taldean izeneko emanaldia izango da, arratsaldeko 19:30ean..