
Saragia Kultur Alkarteak antolatuta, zapatuan Ariatzatik Ariatzara mendi martxan parte hartzeko aukera izango dute bertoko herritarrek. Izena aurretiaz emateko epea zarratu egin dute dagoeneko, baina probaren egunean bertan ere, apuntatzeko aukera izango dute interesatuek. Probaren egunean izena ematen dutenek hamabost euro ordaindu beharko dituzte. 08:30ean emango diote hasiera martxari.
Bestalde, Ariatzatik Ariatzara Urdaibaiko mendi lasterketa kopako laugarren proba puntuagarria izango da. Muxikakoaren ostean, proba bakarra geratuko zaie korrikalariei. Lasterketaren egunean izena ematen dutenek hamazazpi euro ordaindu behar dituzte. 09:30ean hasiko da mendi lasterketa.