Alex Txikonek hitzaldia emango du eguenean Gautegiz Arteagan
Alex Txikon alpinistak berbaldia emango du etzi (hilaren 5a) Gautegiz Arteagako kultur etxean. 19:00an hasita Beste era batera izenburupean egingo dute hitzaldia. Txikonek bere esperientziaren berri emango die bertaratzen direnei, eta besteak beste, nork bere buruari jarritako helburuez eta horiek lortzeko egin beharreko esfortzuaz ere berba egingo dute. Busturialdeko gazteria zerbitzuak eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu dute ekitaldia.