
Joan den zapatuan egin zuten elkartasun azoka, Muxikako Urretxindorra eskolan; eta, antolatzaileak pozarren azaldu dira batutako diruagaz. Hain zuzen, 282,75 euro batzea lortu zuten muxikarrek, eskolako jaialdian. Udalak jakinarazi duenez, iaz baino diru gehiago batu dute aurten. 2013an, esaterako, 230 euro batzea lortu zuten bertoko herrikoek. Hala, nabarmen egin du gora kopuru horrek.
Udalak bereziki eskertu nahi izan du gurasoek eta eskolako ikasleek egindako lana. Gurasoek, adibidez, hainbat material eman zuten azoka antolatzeko, eta erosi ere egin zuten azoka egunean.
Ikasleen jarrera ere goraipatzekoa izan da antolatzaileen ustez. Izan ere, besteak beste, gomatxoekin egindako eskumuturrekoak saldu zituzten, lortutako dirua udalari emonez.
Aurten lortutako dirua Julio Rene gaztearen eguneroko beharrizanei aurre egiteko erabiliko du udalak. Muxikarrek ume hori hartu zuten besoetan, Global Humanitaria Gobernuz Kanpoko Erakundearen bitartez.