Gernika-Lumoko Kirol Patronatuak udako ekintzetarako izen ematea zabalduko du gaur (ekainaren 2a). Jakinarazi dutenez, piragua, surf, urpekaritza, igeriketa eta paddle surf ikastaroak antolatu ditu kirol patronatuak. Interesatuek hilaren 10era arte eman dezakete izena. Horretarako, Santanape kiroldegira joan beharko dute, edo 94627 00 45 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Udako ekintzak: informazio guztia (ordutegiak, iraupena, ikasle kopurua, kuotak, gutxieneko adinak…)