Bihar zarratuko dute Muxikako udalekuetarako izen ematea. Zubieta Errota eraikineko beharginek azaldu dutenez, ekainaren 30etik uztailaren 18ra arte elkartuko dira umeak, 09:30etik 13:30era. Zubieta Errotako liburutegian eman behar dute interesatuek.
Udalekuak 2002tik 2010era bitartean jaiotako gazteei zuzendutako daude. Gehienez 50 gaztek eman dezakete izena. Pertsonako, bestalde, 60 euro ordaindu behar dituzte interesatuek. Gorozika Naturak izango du umeak zaintzeko ardura.