Arratzuko Cross Countryan 59 moto gidari batu dira aurten. Aurreko egun eta orduetan pillatutako lokatzaren ondorioz, ibilbidea laburtu zuten antolatzaileek lasterketa hasi eta ordu erdira. Antolatzaileak “pozik” daude, lasterketa ikusten jende asko elkartu zelako, eta giro onean “gustora” egon zirelako partaide zein ikusleak.
Bertoko ordezkari asko egon dira maila guztietan aurten ere Arratzun. Txomin Aranak bigarren egin du eliteen mailan, Markos Berazaren atzetik. Moto gidari asko moduan, Arana lokatz artean geldirik geratu zen eta minutuak galdu zituen. Hala ere, galdutako denpora errekuperatu eta bigarren amaitzea lortu zuen.
Bestalde, gainontzeko ordezkariek ere maila ona erakutsi dute Cross Countryan. Besteak beste, Iker Mintegiak bosgarren amaitu du Junior E-2 mailan. Unai Rementeriak, Oier Lavinek eta Jokin Aldamizetxebarriak ere lasterketa ona egin dute.