
Barikuan Bermeoko Urgatz musika taldeak,
Herio ikuskizun berria taularatuko du herrikideen aurrean. Hain zuzen, Nestor Basterretxea aretoan izango da aurkezpena, eta saio bikoitza egingo du taldeak; 18:30ean eta 20:00etan.
Ausardia eta beldurra uztartuz, askatasunaren formula bilatzen duen lana da
Herio. Lan horretan, antzerkia, zinema eta zuzeneko musika batu dituzte bermeotarrek. “Argi ikusten dugun hori ikuspuntu desberdinetatik aztertuz, aske izateko erronka da lana”.
Ikuskizuna Urgatz musika taldeak sortu du, Arriguri eta beste zenbait lagunekin batera. Sarrera dohainik da. Hala, saio bakoitzeko sarrerak amaitzean zarratuko dute aretoa. Lehiatilan bertan jaso behar dituzte sarrerak interesatuek.