Totorikaguenako langileek ezin izan dute langabeziagatiko prestaziorik eskatu
https://www.youtube.com/watch?v=stoEJMYlEeA
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
Totorikaguenako langileak, Lanbideren aurrean
Lanbidera joan dira gaur langabezian utzi dituzten eta greba mugagabean izan diren 15 langileak. Hala ere, ezin izan dute Lanbiden altarik eman, enpresak oraindik gizarte segurantzan altan emanda dituztelako. “Ez dakigu zer gertatu den baina, antza denez, hilaren 13an barik hilaren 27an utzi dituzte baliorik barik beharginen kontratuak”, LABeko ordezkari Alexis Rodriguezek azaldu duenez. Beraz, oporrengatik dagozkien 12 egunak pasatu arte ezin izango dute langabeziagatik dagokien prestaziorik eskatu. Beraz, langileek 12 egun horiek kotizatu dezaten, bertan behera utzi dute greba mugagabea.
Hala ere, enpresaren jarrera kritikatu dute, beste behin ere. Martxoan greba mugagabea hasi zutenean bi hilabete eta erdiren soldata zor zizkien enpresak. Beraz, urte erdi egingo dute langileek ezer kobratu barik. “Gainera, ekainaren lehenengo astera arte oporretan izango dira; horrek esan nahi du uztailaren 10a arte ez dutela langabeziagatiko prestaziorik jasoko”.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.