Izaskun Mujika ipuin kontalaria Bermeon izango da barikuan
Bermeoko Udal Liburutegiak Izaskun Mujika ipuin kontalariaren saioa hartuko du, barikuan (hilaren 30a). Hain zuzen, 18:00etan hasiko da lau urtetik gorako gazteei zuzendutako saioa.
Mujika antzezlea eta narratzailea da. Nafarroako Antzerki Eskolan egin zituen arte dramatiko ikasketak. Besteak beste, Atikus eta Pasadas las 4 antzerki taldeetan parte hartze du.
2000an hasi zuen bere ibilbidea narrazioaren munduan, eta, geroztik, hainbat liburutegi, ludoteka eta ikastetxe bisitatu ditu.