Herrialdeko saskibaloi zaleen omenaldia jaso dute Bizkaia Gernikakoek
Bizkaia Gernika saskibaloi taldeak herrialdeko saskibaloi zaleen omenaldia jaso zuen, joan den asteburuan. Hain zuzen, Bilboko Miribillako zaleen txalo zaparrada jaso zuten bertoko neskek, Bilbao Basket taldearen ligako azken partida hasi aurretik. Gernikarrek Bilbao Basketen kamiseta bat ere jaso zuten oroigarri bezala. Kamiseta horrek zaleen miresmena irudikatzen duela esan zuten ekitaldian.