
Azken urteetan legez, aurten ere errekan arrantza egiteko aukera izango dute Eako gazteek. Jakinarazi dutenez, Errekan Arrantza jarduera antolatu du udalak, zapaturako (hilaren 31). Hain zuzen 11:00etatik 14:00etara egingo dute arrantza bildutako gazteek.
Jarduera hamabost urtetik beherakoei zuzendutako dago, eta parte hartzaile guztiek jasoko dute sariren bat. Izen ematea, bestalde, zapatuan bertan egingo dute Eskolondon. 11:00etatik 11:30era eman ahal izango da izena. Antolatzaileek kanabera etxetik eramatea gomendatu dute. Hala ere, kanaberarik ez dutenek ere parte hartzeko aukera izango dute, arrantza egiteko zenbait tresna jarriko baititu antolakuntzak.