
Arroza prestatzen, iaz
Gernika-Lumoko hainbat taldek elkarlanean, bosgarren urtez antolatu dute Munduko arrozak ekimena. Ekainaren 7an egingo dute, eta
ekainaren 4ra arteko epea izango dute herriko koadrilek izena emateko.
gernika.mundukoarrozak@gmail.com helbidera idatzita apuntatu daiteke, eta izena jartzeaz gain, kontakturako telefono zenbakia eta zenbat laguneko koadrila den zehaztu beharko dira. Izan ere, zapatu horretan beharko dituzten aulkien eta mahaien zenbatekoa jakin gura dute antolatzaileek aldez aurretik.
Koadrilaka edo taldeka, parte hartzeko gonbidapena egin dute antolatzaileek. Parte hartzaileek
arroz ekologikoa eskura izango dute Pasealekuan, dohainik. Gainera,
plastiko birziklagarriarekin egindako platerak erabili ahal izango dituzte; baina euro bat ordaindu beharko dute plater bakoitzeko.
Sukaldaritza txapelketa den arren, jatorri desberdineko jendea batzea du helburu Munduko arrozak ekimenak. «Topaketa gastronomiko eta kulturalaren bitartez, parte hartzen dugun pertsonek
gure herri eta auzoetan dagoen aniztasunaz jabetzea da xedea, herrialde bakoitzeko aberastasun eta bizipen kulturalak trukatzeko», azaldu dute antolatzaileek.