
Bermeoko saihesbidetik herrirako sarbide bat egitea eskatzen dabil azken hilabeteotan
Bermeo Bizirik taldea. Abenduan, esaterako, sarbide hori eskatzeko sinadura bilketa jarri zuen martxan; geroztik 4.054 izan dira batutako sinadurak. Horiek guztiak erakutsi dizkiete gaur goizean Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiari Gernika-Lumoko juntetxean, eta, horregaz batera, gai hori lantzeko eskaera egin dio taldeak. Sarbide hori egiteko Bermeoko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak dituzten desadostasunen artean, bermeotarrak daudela aldarrikatu du
Bermeo Bizirikek, eta horientzako sarbide hori egitea «beharrezkoa» dela deritze. Batzar Nagusietan ere aurkeztu dituzte aipatu sinadurak eta asteon Bermeoko alkate Idurre Bidegurenegaz batzeko asmoa du taldeak. Batzar Nagusian osoko bilkura izan dute gaur goizean, eta hori aprobetxatuta, elkarretaratzea egin du juntetxe aurrean
Bermeo Bizirikek.