
Muxikako etxebizitzak eta herriko ondarea gai bezala hartuta, udalak adin guztietako herritarrei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu du. Jakinarazi dutenez, parte hartu nahi duten herritarrek Zubieta Errota eraikineko liburutegian eman dezakete izena, hilaren 30a arte. Zubieta Errotan bertan, zenbait argazki daude ikusgai, eta marrazkia egiteko horietako bat aukeratu behar dute parte hartzaileek.
Bestalde, lanak ekainaren 10a baino lehen aurkeztu behar dituzte marrazkilariek. Aurkeztutako lanekin erakusketa jarriko dutela aurreratu dute antolatzaileek. DIN A-4 formatuan aurkeztu behar dira lanak.
Parte hartzaileak bost mailatan banatuko dituzte: bi eta bost urtebitartekoak, sei eta zortzi urte bitartekoak, bederatzi eta hamabi urte bitartekoak, hamahiru eta hamasei urte bitartekoak, eta hamazazpi urtetik gorakoak.
Marrazki lehiaketako sariak
- A maila (2-5 urte): opariak
- B maila (6-8 urte): opariak
- C maila (9-12 urte): 60 euro, 45 euro eta 30 euro.
- Dmaila (13-16 urte): 75 euro, 60 euro eta 45 euro.
- E maila (+17 urte): 100 euro, 75 euro eta 60 euro.