Joan den zapatuan, eskualdeko motor zaleek Ibarruriko (Muxika) klasiko eta racing eguna ospatu zuten. Aurten bigarrenez antolatu dute jai eguna, eta 20 kotxetik gora batu zituzten antolatzaileek.
Hitzordua Ibarrurin bertan jarri zuten motor zaleek. Behin gidari guztiak batuta, Urdaibaiko errepideetatik buelta bat eman zuten bildutakoek. Parte hartzaileak Gernika-Lumon ere geratu ziren, bertako herritarrek kotxeak ikusi zitzaten. Horren ostean, Ibarrurin bertan lagunarteko bazkaria egin zuten.
Motor jaian mota guztietako kotxeak batu zituen antolakuntzak.