
Bermeoko musika zaleek herriko gazteen abileziagaz gozatzeko aukera izango dute gaur (hilaren 27a). Musika eskolako ikasleek bi kontzertu emango dituzte.
Lehenengo, prestakuntza mailako ikasleak igoko dira taula gainera. Eskolako audizio gelan joko dute, 18:30etik aurrera. Bigarren kontzertuan, bestalde, Ondarroako, Markina-Xemeingo eta Soraluzeko musika eskolek ere parte hartuko dute, Bermeokoagaz batera.
Euririk egin ezean, Talan joko dute kontzertua. Euria eginez gero, bestalde, Nestor Basterretxea Aretoan izango da ikusizuna. 19:30ean hasiko da emanaldia.