
Muxikako Urretxindorra eskolan azoka solidarioa egingo dute zapatuan (hilaren 31). Egun horretan, eskolako jaia ospatzen dute, eta jende asko batzen dela baliatuta, ongintza azoka egingo dute. Iaz ere, azoka solidarioa egin zuten muxikarrek, eta batutako diruagaz ume bat besoetan hartzea lortu zuen udalak. Aurten batutako dirua, bestalde, ume horren eguneroko beharrizanak asetzeko erabiliko dute. 12:00etatik 19:00etara izango da zabalik azoka.
Muxikarrek emandako bigarren eskuko artikuluak salduko dituzte eskolako ikasleek. Hala, udalak herritarren laguntza eskatu du materiala batzeko. Hain justu, etxean erabiltzen ez diren arropak, liburuak, ipuinak, jostailuak edo bestelako tresnak Zubieta Errotara eramateko eskatu du. Muxikarrek hilaren 30era arte eraman ditzakete artikuluak Zubieta Errotara.