Athletic-ekoen aurka lehiatuko dira Gernika eta Bermeoko futbol jokalariak
Ibilaldiagaz bat eginda, bihar (hilaren 28a) neurtuko dituzte beraien abileziak Bermeoko Itxas Gane futbol-zelaian. Hain zuzen, Gernika-Lumo eta Bermeoko goreneko mailako futbol taldeetako jokalariek jokatuko dute biharko partidua Athletic taldekoen aurka. 19:30ean hasiko da partidua eta bertaratu gura duenak 5 euroko sarrera ordaindu beharko du. Hala, partiduaz gozatu gura duenak Eleizalde Ikastolan, Itxas Gane zelaian eta Urdaibai, Doniene eta Andeko tabernetan dituzte sarrerak salgai Bermeon. Gernika-Lumon, aldiz, Seber Altube Ikastolan, Picasso tabernan eta Urbieta zelaian jarri dituzte sarrerak herritarren eskura. Bihar, gainera, Itxas Ganeko takilan bertan ere salduko dituzte sarrerok.