
Emakume bat 2009ko hauteskundeetan botoa ematen, Gernika-Lumon
Maiatzaren 9an hasitako kanpaina amaierara iritsita, gaur izango dira Euskal Herrian Europako Legebiltzarrerako hauteskundeak. 39 hautagaitzaren artean hautatu beharko dute hautesleek gaur, eta
bost urterako eurodiputatuak aukeratuko dituzte.
Hauteskundeen datu zehatzetara joanda,
Bizkaian 951.555 pertsonak eman ahalko dute botoa, 579.897k Gipuzkoan eta 254.164k Araban. Denetara, beraz, 1.785.616 lagunek dute gaur botoa emateko aukera. Bizkaiko 112 udalerritan bozkatu ahalko da, horretarako beren beregi atondutako
340 hauteslekuetako
1.192 hauteskunde mahaietako batean.
2009ko emaitzak eskualdean
2004ko hauteskundeetan legez,
2009ko bozetan ere EAJ izan zen alderdirik bozkatuena Busturialdean. Hala ere,
boto nahikoa galdu zuten jeltzaleek duela lau urte; 2004an 11.117 boto lortu zituzten artean, 2009an 9.922 lortu zituzten. EAJ Europaren Alde koalizioaren baitan aurkeztu zen duela lau urte, CiU, Coalicion Canaria, Partido Andalucista, Bloc Nacionalista Valencia, Unio Mallorquina y Unio Menorquina alderdiekin batera. 2004an, ostera, Galeusca koalizioarekin aurkeztu ziren jeltzaleak.
Iniziatiba Internazionalista-Herrien Elkartasuna (II) izan zen bigarren indarra Busturialdean, 4.255 botori esker. Haren aldeko botoa eskatu zuen ezker abertzaleak hauteskunde haietan, eta aurrekoetan, aldiz, hautagaitza propioa izan zuen: Herritarren Zerrenda (HZ). Espainiako Justiziak, ordea, baliogabetu egin zuen HZ; hala ere, 3.807 boto lortu zituen hautagaitza horrek.
Aralar eta EA, bestetik, Herrien Europa koalizioaren baitan aurkeztu ziren 2009an, ERC, BNG, Verdes, Chunta Aragonesista eta Entesa Per Mallorca alderdiekin batera, eta hirugarren indarra izatea lortu zuen hautagaitzak eskualdean. 2.051 boto lortu zituen koalizioak eta 2004an, EAren eta Aralarren botoak batera kontuan hartuta, 3.602 boto lortu zituzten.
1.601 boto lortu zituen, bestetik, PSEk, 2004koetan 1.412 lortu zituen bitartean. PPk ere behera egin zuen, izan ere, 893 bozka izatetik 619 izatera igaro ziren popularrak.
Busturialdeko datuetatik harago joanda,
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere EAJ izan zen alderdirik bozkatuena 2009an, botoen %28,75 lortuta (208.432). Jeltzaleen atzetik, PSE-EE/PSOE (botoen %27,98), PP (botoen %16,15), Iniziatiba Internazionalista (botoen %16,11) , Aralar-EA (botoen %5,67) eta Ezker Batua-Berdeak (botoen %1,82) izan ziren bozkatuenak.
EAJren Europaren Alde koalizioak bi diputatu lortu zituen 2009an, 2004an bezala. Aurtengo hauteskundeetan legez, orduko hartan ere zerrendaburu izan zen Izaskun Bilbao Barandika bermeotarra, eta emaitzei esker, eserlekua lortu zuen Europako Legebiltzarrean. Aralarren eta EAren Herrien Europak ere eserleku bat lortu zuen, aurreko bozetan bezala. Iniziatiba Internazionalistak, aldiz, ez zuen aulkirik lortu.
Abstentzioaren gorako joera
Botoak boto,
abstentzioaren bilakaera goranzkoa izan da azken urteetan Europako Parlamenturako hauteskundeetan, eta oraingoan ere joera hori errepikatuko dela dirudi. Aurreko marka guztiak hautsi zituen abstentzioak 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeetan Euskal Herrian. Eta hala izan da Europako Batasuneko gainerako herrialdeetan ere. Batez beste, %62ra iritsi zen parte hartzea 1979ko bozetan, baina duela bost urte ez zen %43tik pasatu.
Busturialdean, 2009ko bozetan 36.991 pertsonak izan zuten botoa emateko eskubidea, baina joera orokorra jarraituz, abstentzioa handia izan zen eskualdean ere.
-
-
Santa Luziako boto ematea
-
-
Santa Luziako (Gernika-Lumo) boto ematea
-
-
Muxikako boto ematea
-
-
Muxikako boto ematea
-
-
Muxikako botoa ematea
-
-
Mundakako bizilagun bat botoa ematen
-
-
Kortezubiko boto ematea
-
-
Kortezubiko boto ematea
-
-
Busturiko herritar bat botoa ematen
-
-
Busturiko boto ematea
Dokumentua: