Origami ikastaroa egingo dute bihar Ean
Helduentzako origami tailerra antolatu du Eako Udalak. Bihar, 11:00etatik 13:00tara Eskolondon batuko dira Origami deritzen bola koloretsu horiek egiteko. Teknika honekin papera behin eta berriro tolestuz figura ezberdinak egin daitezke. Tailerra Eako bizilagun den Nagako Ikeguchi japoniarrak emango du. Parte hartzeko 3 euro ordaindu behar dira, eta gura duenak origamia egiteko erabiltzen duten paper berezia erosteko aukera izango du bihar.