
Borobil antzerki taldeak
On egin obra taularatuko du Lizeo Antzokian, domekan. Antzerkia sei urtetik gorako gaztei zuzendutako dago, eta Hansel eta Gretel ipuin klasikoaren bertsio bat kontatzen du. 17:00etan hasita, ordu beteko iraupena izango du antzezpenak.
Sinopsia: Aspaldi batean, norbaitek munduko errezeta-liburu guztiak lapurtu zituen, eta orain inork ezin du sukaldean jardun. Jendeak hanburgesak besterik ez ditu jaten. Juan Mari sukaldaria da, baina jatetxea ez doakio ondo. Bankuak jatetxea kenduko dio zor duena ordaintzen ez badu; Ander eta Greta seme-alabek aitari laguntzea erabakiko dute.