
Gorka Iraizoz eta Kepa Arrizabalaga Athleticeko atezainak Gernika-Lumoko Mertzede ikastetxeko ikasleekin batu ziren, joan den eguaztenean. Jokalariek ikasleen eta irakasleen galderak erantzun zituzten, eta bildutakoek adi-adi entzun zuten horiek esandakoa. Giro alaian edarto pasatu zuten gazteek.