
Urte beteko kontzertu biraren ostean, Eñaut Elorrietak Deserriko Kantak dakartza Gernika-Lumora. Hain zuzen, Lizeo Antzokiko taula gainera igoko da bertokoa, Ruben Caballeroren (gitarra eta mandolina), Txus Aranbururen (Teklatuak) eta Igor Telletxearen (Bateria eta perkusioa) laguntzagaz. Musikari gernikarrak lehen aldiz joko ditu diska horretako abestiak herrikideen aurrean. Hala, bertokoaren azken lana ezagutzeko aukera izango dute musika zaleek. 20:30ean emango diote hasiera kontzertuari.
Gaurkoa Deserriko Kantak-eko abestiak entzuteko azken aukeretako bat izango da Elorrietaren zaleentzat. Gernika-Lumoko kontzertuaren ostean, Bilboko eta Donostiako emanaldiekin amaituko du bira.