
Capsula musika talde argentinarra
Rock zaleek primeran pasatzeko uakera izango dute, gaur. Hain zuzen, Capsula eta Wizards taldeek kontzertua joko dute Gernika-Lumoko Iparragirre Rock Elkartean. Musika jaialdia 21:30ean hasiko da, eta interesatuek 10 euro ordaindu beharko dituzte berau ikusteko.
Capsula Argentinako musika taldea da. 1997an sortua, dagoeneko, estudioko bederatzi diska kaleratu ditu taldeak. Talde oso famatua da zuzeneko ikaragarri onak ematen baititu. Capsulagaz batera, Wizards taldea ere Iparragirreko taula gainera igoko da.