Auto batek 87 urteko emakume bat jo du gaur goizean Bermeon
Ertzaintzak jakinarazi dutenez, gaur goizean, 10:20 aldera, Peugeot 407 modeloko auto batek 87 urteko emakume bat jo du Bermeoko Zubiaur tar Kepa 16 kalearen parean. Iturri berek azaldu dutenez, emakumea Gernika-Lumoko ospitalera eraman dute, golpearen ondorioz izan dituen zauri arinak artatzeko.