Gernika-Lumoko piratak taldeko kideak, Gurpegirekin, III.PIratak Egunerako deialdia egiten
Hirugarren urtez anyolatu dute Piratak Eguna, eta oraingoan egitaraua bi egunera zabaldu dute. Izan ere. bariku iluntzean omenaldia egingo diote Carlos Gurpegi Athletic-eko jokalariari, Astran, 19:30ean. rreferente da Gurpegi piratentzat; izan ere, piraten taldeak dituen beste urte daramatza Gurpegik Athletic-en jokatzen; hamabost, hain zuzen.
Zapatukoa izango dute jai eguna, eta, Gernika-Lumoko taldeak antolatzen duen arren, Bizkaia osotik heldutako piratak batuko dira. «Gernika-Lumon piraten nukleo sendoa dugu, eta bertan egiten ditugu ekimen gehienak. Dena den, Piratak Eguna Bizkaia osoko taldekideak batzeko eguna ere bada», azaldu du taldeko kide Danel Lauzirikak. Hirugarren urtea dute egun hori ospatzen, eta aurrekoetan izan duen arrakastarekin pozik daude.
EGITARAUA
Maiatzaren 23an
- 19:30ean. Carlos Gurpegi Athletic-eko jokalariari omenaldia, Astran.
Maiatzaren 24an
- 11:00etan. Diana eta kalejira
- 12:30ean. Herri kirolak Pasealekuan
- 13:00etan. Hegazti harraparien erakustaldia.
- 15:00etan. Bazkari herrikoia Pasealekuan.
- 17:00etan. Aldats elektrotxaranga.
- 20:00etan. Kontzertuak Iparragirren: Distorsion, Primeros Auxilios eta Zantarrak.
- 23:30ean. Su kalejira Iparragirretik tabernetara, Lekittoko Deabruekin.