Osteoporosi gaixotasunari buruzko hitzaldia emango dute Gernika-Lumon, gaur
Juan Maria Amurrio medikuak osasunari buruzko berbaldi bat emango du Gernika-Lumon. Hain justu, Elai Alai aretoan emango ditu osteoporosi gaixotasunari buruzko azalpenak, 18:00etatik aurrera.
Osteoporosia hezurrei eragiten dion gaixotasun bat da. Apurka-apurka hezurrek sendotasuna galtzen dute, egunerokotasunean eraginez. Gaixotasun horren eraginez hezurrak apurtzea errazagoa da. Batez ere, emakumeei eragiten dion gaixotasuna da.