Muxikako Ariatza auzoko egokitzapen lanak amaitzear daude. Aste Santuko oporretan pulsagailu bidezko semaforoak erabilgarri jarri zituen udalak, eta asfaltatze lanek amaiera emango diote proiektuari.
Egokitzapen lanak eginda, segurtasunean aurrerapauso bat emango du udalak. Izan ere, Ariatzakoa herriko puntu ilunetako bat da, segurtasuna kontuan hartuz gero. 2009an, esaterako, auzotar batek bizi galdu zuen kotxe batek harrapatuta; baina, ordukoa, ez zen lehen hildakoa izan. Aurretik ere, ezbehar gehiago gertatu ziren, norbanakoek bidea gurutzatzerakoan.
Semaforoak jarrita eta auzoan beste zenbait egokitzapen eginda (tartean autobus geltokien moldaketa), udalak irtenbidea eman nahi dio segurtasunaren arazoari.