Imanol Estevez irabazlea
Joa den asteburuan, Natxituko txirrindulari lasterketa jokatu zuten 23 urtez azpiko kirolariek, San Isidro jaien barruan. Guztien artean Imanol Estevez (Zirauna) izan zen azkarrena. 118 kilometroko ibilbide gogorraren ostean, sei segunduko aldea atera zion Jorge Arcas-i (Lizarte). Hirugarren postuan, bestalde, Ander Plazaola sailkatu zen.
Tarteko helmugen sailkapenean Imanol Lafuente (Lizarte) gailendu zen, eta mendiko sailkapenean, berriz, Aitor Moralesek (Zirauna). Taldekako sailkapen orokorra Zirauna taldeak irabazi zuen.