Gazte, auzokide eta jabeen arteko batzarra egingo dute bihar, 'Lokaleku' prozesuaren baitan
Herriko gazte lokalen bizikidetza gida sortzeko Berneoko Udalak martxan jarritako Lokaleku parte-hartze prozesuaren baitan, gazte, auzokide eta jabeen arteko batzarra egingo dute bihar 19:00etan Gizarte eta Kultura Etxean. Parte hartze prozesu horren helburua «gazteen lokalen erabilerarengatik sortu ahal diren arazoak ekiditea, eta, era berean, auzokide eta gazteen arteko hartu-emanak sendotzea eta lokalen egoera egokia bermatzea” dela azaldu du udalak.