3 km-ko aurrelanketa prozesuaren momentu bat
Astra Koordinadorak 3 km-ko parte hartze prozesuko bigarren batzarrerako deia egin du. Jakinarazi dutenez, zapatuan elkartuko dira gernikarrak, Astran bertan, 10:30ean hasita. Bigarren saioan eraikinaren antolaketa eta funtzionamendua izango dituzte berbagai bildutakoek.
Koordinadorak parte hartzeko deia egin die bertoko herritarrei. Izan ere, herritarren parte hartzea barik, Astrak zentzua galduko luke. Hala, Astrako etorkizuna marrazten jarraitzeko deia egin du.
Bigarren asanblea eginda, saio bakarra faltako da parte hartze prozesua amaitutzat emateko. Hirugarren saio horretan bigarren solairuaren erabilpena izango dute hizpide, koordinadorak kultur eta gizarte eragileentzako lokalak falta direla sumatu baitu aurretiaz egindako bileretan eta elkarrizketetan.