
Jose Maria Gorroño alkatea eta William Kelly artista australiarra
William Kelly artista australiarrak
Grenika Lekukotasuna lana eman dio dohaintzan Gernika-Lumoko Udalari. Jose Maria Gorroño Gernika-Lumoko alkatea pozarren azaldu da, artelan horrek gernikarren ondarea aberasten baitu.
Gernika Lekukotasuna obra 1998an jarri zuten ikusgai lehenengoz. Hain zuzen, Euskal Herria Museoan, Bakearen Museoan eta Andra Mari elizan izan zen ikusgai. 1,6 metroko altuera eta 2,7 metroko zabalera dauka lanak.
Gernika-Lumora bi bidaia egin ostean, Kelly-k bi hilabete inguru behar izan zituen artelana egiteko. Udaletxeko sarrera izango da aurrerantzean australiarraren lana.