
Zapatu-domekan Nekazaritza ekologikoa eta ingurumen naturalaren kontserbazioa izango dituzte berbagai, Astran. Lurgozok antolatuta, gai horiek lantzeko jardunaldietan parte hartzeko aukera izango dute bertoko herritarrek.
Interesatuek aldez aurretik eman behar dute izena. 688 872 612 telefono zenbakira deituz edota
lurgozo@yahoo.es helbidera idatiz eman dezakete izena. Bazkariak eta afariak Astran bertan jan ditzakete izena emanten dutenek. Ortutik Ahora Elkarteak prestatuko ditu oturuntzak, inguruko baserritarren produktu ekologikoak erabilita.
Besteak beste, ingurumena eta ekoizpen ekologikoa uztartzen dituzten hainbat proiektu ezagutaraziko dituzte Lurgozokoek.
Zapatuko egitaraua
09:00etan, materialen erakusketaren irkiera.
09:30ean, jardunaldien irekiera ofiziala (Paula Caviedes Urdaibaiko Biosferaren Erretserbako Zuuzendaria)
10:00etan, proiektuen aurkezpenea. Riet Vell; Brinzal; Fundacion Global Nature eta GOB Menorca.
13:30ean, galderak eta solasaldia.
14:00etan, bazkaria.
16:00etan, Txangoa Urdaibaiko estuariotik Urdaibai On Kooperatibarekin.
21:00etan, afaria.
Domekako egitaraua
09:30ean, Txangoa Urdaibaitik autobusean.
14:30ean, bazkaria.
16:30ean, amaiera ekitaldia.