
Elgezabal argazkiaren erdian dago
Mikel Elgezabal triatleta gernikarrak, euskal egutegiko hirugarren proba irabazi zuen Gorlizen, joan den asteburuan. Garaipena lortura, Elgezabalek hirugarren proba irabazi du jarraian. Hain justu Bermeokoa, Debakoa (Gipuzkoa) eta Gorlizkoa.
Gernika-Lumoko triatleta Jon Unanueri nagusitu zitzaion, hamasei segunduko aldeagatik. Hirugarren postuan, bestalde, Ander Okamika Garraitz taldeko kidea helmugaratu zen, irabazlearengandik 26 segundura.
Euskal Kopako lehen hiru probak irabazita, Elgezabal sailkapen orokorarren buruan dago.