Hiru lagun atxilotu ditu Ertzaintzak Gernika-Lumon
Osakidetzako langile bat eta poliziak erasotu izanagatik, Ertzaintzak andrazko bi eta gizonezko bat atxilotu zituen atzo iluntzean, Carlos Gangoiti kalean. 22 urteko mutilak arnasa hartzeko arazoak zituela eta, anbulantziari deitu zioten. Osakidetzako langilea etxera heltzean 22 urteko mutilak eraso egin zion; hori dela eta, Ertzaintzari deitu zioten. Poliziak heltzean, baina, etxean zeuden familiako sei bat andrazkok ertzainen kontra egin zuten. Azkenean, 22 urteko mutila eta 26 eta 42 urteko bi emakumezko atxilotu zituen Ertzaintzak. Gau goizean eraman dituzte epailearen aurrera.