Autzaganeko errepidea zarratuko dute tarteka barikura arte
Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi duenez, BI-635 errepidea tarteka zarratuko dute, barikura arte. Hain justu, Autzaganeko tuneleko obrak direla eta zarratuko dute errepidea tarteka. Lanorduetan egingo dituzte errepide mozketak, 08:00etatik 18:00etara.