Autokarabanentzako aparkalekua jarriko dute Ibilaldi egunean
Aurten, autokarabanek ere izango dute lekua Ibilaldian. Hain zuzen, antolatzaileek aparkaleku bat atonduko dute erabiltzaile horientzat, zabor bilketa puntua eta komuna jarriz. Lurgorriko gunetik oso hurbil izango da autokarabanentzako aparkalekua.