
Urdaibai Eskubaloi Taldeko gazteek eta seniorrek Bizkaiko Koparen finalaurrekoak jokatuko dituzte bihar, Kukullagaren eta Askartzaren aurka.
Gazte mailako nesken kasuan, Etxebarrin jokatuko dute joaneko partida, Kukullaga taldearen aurka, 18:00etatik aurrera. “Partida gogorra izango da, baina asmo oso onekin goaz”, adierazi dute. Joaneko partida kanpoan jokatuta, itzulikoa etxean izango dute Urdaibaikoek.
Seniorrak, etxean
Nagusiek, bestalde, Mundakan bertan jokatuko dute partida, Askartza taldearen aurka, 20:30etik aurrera. Gazteek ez bezala, seniorrek itzulerako partida jokatuko dute Isla Kale kiroldegian.
Joaneko partidan puntu bakarreko aldeagatik galdu zuten Askartzaren aurka. Biharko partidan, beraz, etxeko taldea “gogotsu” aterako da, eta zaleen babesa izango du, gainera. “Etxean jokatuko dugu, eta horrek asko motibatzen gaitu”, azaldu dute Urdaibaikoek.
Aurkari oso gogorra da Askartzako taldea, baina Urdaibai eskubaloi taldeko neskek ez dute ezer galdutzat ematen. Etxean jokatuta, irabaztera aterako dira kantxara.