Racing eguneko bazkariko txartelak salgai daude
Muxikako Ibarruri auzoko II. auto klasiko eta racing egunaren baitan, bazkaria egingo dute Ibarruriko frontoian maiatzaren 24an. Joan nahi duenak Gernika-Lumoko Ipar tabernan edo 615-750 131 eta 686-825 324 telefono zenbakietara deituta eman beharko du izena, hilaren 20a aurretik.