
Pasealekuko komunetako lanak
Pasealekuaren azpian dauden komun publikoak “goitik behera” berriztatzeko lanak hasi ditu dagoeneko Gernika-Lumoko Udalak. 50.000 euroko aurrekontua dauka obra egiteko, eta udarako amaituta egongo direla espero du.
Egin beharreko lanei dagokienez, itoginak eta hezetasun arazoak saihesteko, estalkian forjatu berria jarriko dute. Horrez gain, zorua eta argiztapena berrituko dituzte.
Obrak gunearen banaketa ezberdin bat egiteko aprobetxatuko dituzte. Hala, andrazkoen gunean hori komun egingo dituzte, eta gizonezkoen gunean komun bat eta hiru pixatoki. Halaber, elbarrientzat egokitutako komuna eta umeei pixoihalak aldatzeko gelak ere atonduko dituzte.