
Gaurko aurkezpena
Seber Altube ikastolan egongo da gune bat,
Pasealekuan beste bat eta
Lurgorri auzoan beste bat. Laugarrenak,
Urdaibai izenekoak, Gernika-Lumoko mugak gaindituko ditu, Foruan egongo baita (Egitarauaren eta ibilbidearen PDFak, behean).
Ekainaren 1ean izango da 2014ko Ibilaldia,
Euskararen Bihozfera lelopean.
09:30ean izango da zirkuituaren hasiera ekitaldia, Gernika-Lumoko Europako Herrien Parkean, eta ordu erdiko ekitaldiaren ostean, zinta moztu eta ikastoletako ordezkariek, hainbat erakundetako agintariak eta gonbidatuek ibilbidea egiten hasiko dira.
11:00etan, bestalde, omenaldia izango da, Zimela jatetxean. Aurreratu duenez, bereziki,
“Euskararen Dibertsitatea omendu nahi du 2014ko Ibilaldiak, euskalkien alorrean hainbeste lan egin duten elkarte eta erakundeei omen eginez”. Horrez gain, 2015ean Ibilaldia antolatuko duen hurrengo urteko arduradunei pasatuko diete testigua.
Ibilaldian lehen aldiz,
ikastolen arteko Erronka antolatu dute aurten. Berorren bidez, Bizkaiko ikastoletako ikasleek beraien artean proba ezberdinetan lehiatzeko aukera izango dute. Antolatzaileen helburua jaiaren hasierako sustraiak berreskuratzea da, “ikastolen presentzia indartuz eta gazteen parte hartzeari garrantzia emanez”. Hori dela eta, Seber Altube ikastolak Bizkaiko ikastolei gonbitea egin die ekainaren batekoa jai eredu parte hartzailea bihur dadin.
Bestetik,
Erronka garbia gune zabalean egiten diren ekitaldien artean iraunkortasunaren oinarriak biltzen dituztenak identifikatzeko zigiluarekin bat egin du Ibilaldiak. Hala, ingurumena zaintzeko konpromisoa eta ardura hartu du 2014ko Ibilaldiak, eta gauza bera eskatu die ikastolen aldeko jaira datozenei. Beraz, “ekainaren 1ean ere Gernika-Lumo, Ibilaldiaren zirkuitua eta guneak garbi mantentzea denon erronka” izango dela nabarmendu dute.
Herrian jendetza bilduko dela aurreikusiz, garraio publikoa erabiltzeko gomendioa egin du Ibilaldia Elkarteak, eta gogora ekarri du Bizkaibusek eta Euskotrenek erbitzu bereziak ipiniko dituztela egun horretan.
Dokumentuak: